top of page

Talde berriak

Stai Zitto "5 sentidos"

Talde berriak

Basic "I am"

Musika

Ken Zazpi taldearen itzulera, hurbil

LUZIA ZUGADI 

 

2015/05/19

Urte bukaerarako edukiko dute prest disko berria, eta 2016an kontzertu-bira egingo dute.

 

Ken Zazpi taldea denbora batez utzi eta bakarkako ibilbideari ekin zion aspaldi Eñaut Elorrietak. Esperientzia aberasgarria izan zuen abeslari bizkaitarrak, baina orain taldearen itzulera hurbil dagoela iragarri du Ken Zazpik.

 

Abuztuan sartuko dira estudioan taldearen zortzigarren diskoa izango dena grabatzera, eta, aurreikusitakoaren arabera, urte bukaerarako izango dute prest lan berria. Oraingoz, ordea, ez dute esku artean duten proiektu horren gaineko berri gehiagorik eman. 2016an kontzertu-bira egingo dutela ere iragarri dute, Ken Zazpiren Facebook orrialdearen bidez.

Zortzigarren diskoa

 

Atzo da bihar lanarekin egin zen ezagun Ken Zazpi. Gerora iritsi ziren Bidean, Gelditu denbora, Argiak eta Zazpi urte zuzenean diskoak.

 

2010ean, berriz, Ortzemugak begietan argitaratu zuten, eta 2013an Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin elkarlanean aritu ziren.

Azken abestiak
  • Wix Facebook page
  • Wix Twitter page
  • Wix Google+ page

Cooltura

Mondragon Unibertsitatea - HUHEZI Campus Aretxabaleta Otalora Kalea, 31 20550 Aretxabaleta Gipuzkoa

bottom of page